Arcyria obvelata

Wikipedia, Entziklopedia askea
Arcyria obvelata
Sailkapen zientifikoa
FilumaAmoebozoa
KlaseaMyxogastria
OrdenaTrichiida
FamiliaTrichiidae
GeneroaArcyria
Espeziea Arcyria obvelata

Arcyria obvelata Trichiidae familiako onddo espezie bat da.[1] Haragirik gabe, ez da sukalderako egokia, baina hildako egurren deskonposatzaile eraginkorra da.

Sinonimoak: Arcyria nutans, Trichia nutans.

Deskribapena[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Esporangio txikiak (2-3 mm-ko zabalera eta mm 1-eko lodierakoa, batuak 13 mm-ko hedadura izatera irits daitezke), arroak, luzangak, formazio trinko eta estuetan bilduta, perretxiko itxurarekin baino zizare itxura gehiagorekin. Hori-okre kolorekoa erpin beltzarekin (adinarekin laranja kolorekoa eta gorrixka bihur daiteke).

Inkonsistenteak, edozein marruskadura nahikoa dute desintegratzeko, orduan kapilizioak esporak askatzen ditu eta hauts horia sortzen du. Zuraren gainean, kupula txiki estipitatuz estalitako zarakar zurixka bat baino ez da geratzen.

Hanka: Oso txikia 0,1 eta 0,2 mm bitarteko luzerakoa.

Plasmodioa: Enborraren pitzaduretan hazten da, eta har itxurakoak sortzen ditu, luzetara hedatzen direnak, substratuari muturretik bakarrik lotuta. Espora-jalkina hori-okre kolorekoa.[2]

Jangarritasuna[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Sukaldaritzarako interesik gabea.[3]

Nahasketa arriskua[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Arcyria cinerea, gris-errauts, kolorekoa da (inoiz ez horia). Enborretako inguruko beste Myxomycete batzuk: Lycogala epidendrum, Metatrichia vesparia, Stemonitis fusca var. trechispora, Tubifera ferruginosa[4]

Sasoia eta lekua[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Urte osoan. Plasmodioa hazteko hezetasuna baino ez du behar, baina esporen hedapena aktibo jarraitzen du lehorte garaietan. Hildako egurren sapofritoa, batez ere pinuetan. Mugitzeko gaitasun gutxi du, baina esporak zabaltzeko asko.[5]

Banaketa eremua[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Mundu osoan barreiatzen da, kontinente guztietan zehar, Antartikan izan ezik, eta habitat ugaritan garatzen da.[6]

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. Euskal Herriko perretxiko eta onddoak, 2013, 2014, 2016, 2017, Fernando Pedro Pérez, Kultura Saila, Eusko Jaurlaritza  •   Bizkaiko Perretxiko eta Onddoak, A.D.E.V.E., 2012  •   Euskalnatura  •   Euskal Herriko Onddoak. 5 tomos, Luis García Bona, Kriselv, 1987  •   Catálogo micológico del País Vasco, Aeranzadi, 1973  •   Mendizalearen Hiztegia [mikologia], Ostadar Mendi Taldea.
  2. (Gaztelaniaz) Bon,Marcel. (1988). Guia de Campo de los hongos de Europa. Ediciones Omega, S. A. Barcelona, 334 or. ISBN 84-282-0865-4..
  3. (Gaztelaniaz) Morales Pulido Juan, Carmona Perate José Julián. (1981). Sociedad Micologica Extremeña, Medalla de Extremadura 2019.
  4. (Gaztelaniaz) Ubillos Javier. (2020). Curso de iniciación a la micología, fichas micológicas. Asociacion cultural “Baxauri” Kultur Elkartea Mikologia, Bajauri, Cofradia Vasca de Gastronomia.
  5. (Gaztelaniaz) AsoJaen, Asociación Botánica y Micológica de Jaén.
  6. Arcyria obvelata: GBIF—the Global Biodiversity Information Facility.

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]