Catathelasma imperiale

Wikipedia, Entziklopedia askea
Catathelasma imperiale
Iraute egoera

Ia galzorian (IUCN 3.1)
Sailkapen zientifikoa
ErreinuaFungi
OrdenaTricholomatales
FamiliaTricholomataceae
GeneroaCatathelasma
Espeziea Catathelasma imperiale
Singer, 1940
Mikologia
 
orriak himenioan
 
himenioa dekurrentea da
 
hankak eraztuna dauka
 
espora zuriak dauzka
 
mikorrizak eratzen ditu
 
jangarria da

Oharra: ez fidatu soilik orri honetan ematen diren datuez perretxiko bat identifikatzeko orduan. Inolako zalantzarik izanez gero, kontsultatu aditu batekin.

Catathelasma imperiale Tricholomataceae familiako onddoa da. [1] Jangarria. Urria da, eta latitude garaietan azaleratzen da, eremu menditsuetan.

Sinonimoak: Agaricus imperialis, Armillaria imperialis, Armillaria nobilis, Biannularia imperialis, Clitocybe imperialis.

Deskribapena[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kapela: 5 eta 20 cm bitarteko diametrokoa. Haragitsua, trinkoa, ganbila, lehorra, errezelaren hondar flokosoekin estalita, batez ere erdian, gris-gamuza-gaztaina kolorekoa, lehenik haritsu samarra; ondoren leuna, ertza beherantz oso biribildua.

Orriak: Nahikoa estu, dekurrenteak, meheak, zurixka kolorekoak edo krema kolorekoak, eta gero kafe-esne kolorekoak.

Orri dekurrenteak: Haka ukitzeaz gain beherantz jarraitzen duten orriak.

Hanka: 6 eta 12 cm bitarteko garaierakoa eta 2 eta 5 cm bitarteko lodierakoa. Solidoa, sabelduna, oinarrirantz mehetua, pitzatua zeharka, zurixka, okre antzeko argia, pergamino itxurako mintzezko eraztuna, arre kolorekoa, bikoitza (armilla).

Haragia: Zuria, gogorra, astuna, zaporetsua, zapore atzeratu latz batekin eta pepino usainarekin.[2]

Etimologia: Catathelasma terminoa grekotik dator, azpian, esan nahi duen "cata" hitzetik eta kimu, lur azpian ernetzen da, esan nahi duen "theleo" hitzetik, lur azpian sakonki hazten delako, ia amaieraraino. Imperiale epitetoa berriz latinetik dator, inperiala, esan nahi duen "imperialis" hitzetik. Handia delako.

Jangarritasuna[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Erdipurdikoa freskotan kontsumitzen bada, baina oso ona oliotan edo ozpinetan kontserbatuta.[3]

Nahasketa arriskua[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Tricholoma colossus delakoarekin nahas daiteke.

Sasoia eta lekua[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Udan eta udazkenean. Koniferoen basoetan, lurrean oso sartuta, taldekoia.

Banaketa eremua[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanada, Ameriketako Estatu Batuak, Europa, Errusia, Japonia.

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. Euskal Herriko perretxiko eta onddoak, 2013, 2014, 2016, 2017, Fernando Pedro Pérez, Kultura Saila, Eusko Jaurlaritza  •   Bizkaiko Perretxiko eta Onddoak, A.D.E.V.E., 2012  •   Euskalnatura  •   Euskal Herriko Onddoak. 5 tomos, Luis García Bona, Kriselv, 1987  •   Catálogo micológico del País Vasco, Aeranzadi, 1973  •   Mendizalearen Hiztegia [mikologia], Ostadar Mendi Taldea.
  2. (Gaztelaniaz) Bon,Marcel. (1988). Guia de Campo de los hongos de Europa. Ediciones Omega, S. A. Barcelona, 162 or. ISBN 84-282-0865-4..
  3. (Gaztelaniaz) Cetto, Bruno. (1987). Guia de los hongos de Europa. Ediciones Omega, S. A. Barcelona, 161 or. ISBN 84-282-0253-6 (T.I). ISBN: 84-282-0538-8 (O.C.)..

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]