Clitocybe ditopa

Wikipedia, Entziklopedia askea
Clitocybe ditopa
Sailkapen zientifikoa
ErreinuaFungi
OrdenaTricholomatales
FamiliaTricholomataceae
GeneroaClitocybe
Espeziea Clitocybe ditopa
Gillet, 1874

Clitocybe ditopa Tricholomataceae familiako onddo espezie bat da. [1] Haragi gutxi du sukaldaritzan erabiltzeko. Usain txarra.

Sinonimoa: Clitocybe ditopus var. odorula.

Deskribapena[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kapela: 3 eta 4 cm bitarteko diametrokoa, lehenengo ganbil-unbilikatua, gero lau-hondoratua, ertz osoarekin, oso beherantz biribildua edo zertxobait oxkarratua. Gris-okre koloretik arre zikinera hezea dagoenean. Diskoa opakua, berezko pruinarekin (ezaugarria)

Orriak: Estu, gris ilun kolorekoak, zabal samarrak, dekurrenteak.

Orri dekurrenteak: Hanka ukitzeaz gain, beherantz jarraitzen duten orriak.

Hanka: 2 eta 4 cm bitarteko garaierakoa eta 0,3 eta 0,75 cm bitarteko lodierakoa, arre-gris-krema kolorekoa, kortikatu-haritsua, luzetara ildaskatua.

Haragia: Hezean hori-okre antzeko kolorekoa, zurixka lehorrean. Irin zaharraren usain garbia, zapore gozoa edo azido samarrekoa.[2]

Etimologia: Clitocybe hitza grekotik dator, burua esan nahi du, kapelaren formagatik. Ditopa epitetoa, handitu, esan nahi duen latinezko, "dito" hitzetik eta hanka? esan nahi duen grezierazko "pus" hitzetatik dator. Oin nahiko loditik?

Jangarritasuna[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Ez du sukaldaritzarako balio.[3]

Nahasketa arriskua[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Antzeko beste Clitocybe batzuekin: barbularum, fontqueri, vibecina. Clitocybe alexandri, handiagoa eta sendoagoa da.[4]

Sasoia eta lekua[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Uda amaieran, udazkenean eta neguaren hasieran. Espezie nahiko ezezaguna, koloreagatik eta tamainagatik ez delako nabarmentzen. Baso mota guztietan, baina batez ere koniferoetan (Sistema zentraleko pinu gorrien basoetan. Avila. Segovia …)

Banaketa eremua[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanada, Ameriketako Estatu Batuak, Mexiko, Brasil, Europa, Svalbard, Errusia, Israel, Australia.

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. Euskal Herriko perretxiko eta onddoak, 2013, 2014, 2016, 2017, Fernando Pedro Pérez, Kultura Saila, Eusko Jaurlaritza  •   Bizkaiko Perretxiko eta Onddoak, A.D.E.V.E., 2012  •   Euskalnatura  •   Euskal Herriko Onddoak. 5 tomos, Luis García Bona, Kriselv, 1987  •   Catálogo micológico del País Vasco, Aeranzadi, 1973  •   Mendizalearen Hiztegia [mikologia], Ostadar Mendi Taldea.
  2. (Gaztelaniaz) Bon,Marcel. (1988). Guia de Campo de los hongos de Europa. Ediciones Omega, S. A. Barcelona, 140 or. ISBN 84-282-0865-4..
  3. (Gaztelaniaz) Cetto, Bruno. (1987). Guia de los hongos de Europa. Ediciones Omega, S. A. Barcelona, 301 or. ISBN 84-282-0541-X (T. 3). ISBN: 84-282-0538-8 (O.C.)..
  4. (Gaztelaniaz) Ubillos Javier. (2020). Curso de iniciación a la micología, fichas micológicas. Asociacion cultural “Baxauri” Kultur Elkartea Mikologia, Bajauri, Cofradia Vasca de Gastronomia.

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]