Cortinarius atrovirens

Wikipedia, Entziklopedia askea
Cortinarius atrovirens
Iraute egoera

Ia galzorian  (IUCN 3.1)
Sailkapen zientifikoa
ErreinuaFungi
KlaseaAgaricomycetes
OrdenaAgaricales
FamiliaCortinariaceae
GeneroaCortinarius
Espeziea Cortinarius atrovirens
Kalchbr., 1874

Cortinarius atrovirens Cortinariaceae familiako onddo espezie bat da.[1] Ez du balio gastronomikorik.

Sinonimoak: Cortinarius acetosus, Cortinarius acutus, Calonarius atrovirens.

Deskribapena[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kapela: 4 eta 9 cm bitarteko diametrokoa, ganbiletik titidun kamutsera, ertza soberakinekin eta inkurbatua. Kapelaren azala oso likatsua, berde iluna edo oliba-berde kolorekoa orban arre-gorrixkekin erdian eta hori-berdexka ertzerantz.

Orriak: Hori-oliba-berde kolorekoak (esporak jariatzen dituenean herdoil kolorekoak)

Hanka: 8 eta 20 cm bitarteko garaierakoa, lehorra, leuna kapelarena baino kolore argiagokoa, arbi-formako erraboilarekin oinarrian, mizelio hori-berdexka kolorekoarekin. Gortina handiarekin, eta, espora-jausiaren ondoren, arre-herdoil kolorez tindatzen da. Karpoforo guztia belztu egiten da lehortu ondoren.

Haragia: Hori-berdexka kolorekoa (oliba kolorekoa kapelaren azpian eta orrietan, arrexka kolorekoa oinarrian). Piperbeltz usain leuna izaten du eta zapore gozoa, ez mikatza. Potasarekin haragiak, oliba zurbil kolorearekin erreakzionatzen du eta kapelaren azala belztu egiten du. Espora-jalkina arrexka kolorekoa.[2]

Etimologia: Cortinarius hitza, gortinatik dator, gortina eta guzti, errezelaren hondakin bereizgarriak direla eta.

Jangarritasuna[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Interes gastronomikorik gabea.[3]

Nahasketa arriskua[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Cortinarius orichalceus delakoarekin nahas daiteke, honek kobre koloreko kapela izaten du. Cortinarius rufoolivaceus var. lilacifolius espeziearekin ere bai, hau lila-ardo kolorekoa da. Cortinarius odoratus ere antzekoa da, honek lore usaina du eta kolore zurbilagoa, hostozabalen azpian ateratzen da. Cortinarius ionochlorus zurbilagoa da eta hostozabalen azpian ateratzen da.[4]

Sasoia eta lekua[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Udazkenean. Mendiko izeietan (Abies alba), urria hurritzen azpian edo lurzoru karetsuetako hostozabaletan.

Banaketa eremua[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Pirinioak, Alpeak, Itsaso Baltikoko uharteetan eta inguruetan, Gotland uhartean bereziki.

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. Euskal Herriko perretxiko eta onddoak, 2013, 2014, 2016, 2017, Fernando Pedro Pérez, Kultura Saila, Eusko Jaurlaritza  •   Bizkaiko Perretxiko eta Onddoak, A.D.E.V.E., 2012  •   Euskalnatura  •   Euskal Herriko Onddoak. 5 tomos, Luis García Bona, Kriselv, 1987  •   Catálogo micológico del País Vasco, Aeranzadi, 1973  •   Mendizalearen Hiztegia [mikologia], Ostadar Mendi Taldea.
  2. (Gaztelaniaz) Bon,Marcel. (1988). Guia de Campo de los hongos de Europa. Ediciones Omega, S. A. Barcelona, 210 or. ISBN 84-282-0865-4..
  3. (Gaztelaniaz) Sociedad micológica Barakaldo. Investigación y divulgación de la micologia.
  4. (Gaztelaniaz) Ubillos Javier. (2020). Curso de iniciación a la micología, fichas micológicas. Asociacion cultural “Baxauri” Kultur Elkartea Mikologia, Bajauri, Cofradia Vasca de Gastronomia..

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]