Esnegorrikor
Esnegorrikorra | ||||||||||||||||||||||||||||
---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|
Sailkapen zientifikoa | ||||||||||||||||||||||||||||
Erreinua | Fungi | |||||||||||||||||||||||||||
Klasea | Agaricomycetes | |||||||||||||||||||||||||||
Ordena | Russulales | |||||||||||||||||||||||||||
Familia | Russulaceae | |||||||||||||||||||||||||||
Generoa | Lactarius | |||||||||||||||||||||||||||
Espeziea | Lactarius semisanguifluus | |||||||||||||||||||||||||||
Mikologia | ||||||||||||||||||||||||||||
|
Esnegorrikorra (Lactarius semisanguifluus) Russulaceae familiako onddo espezie bat da.[1] Lactarius sanguifluus eta Lactarius deliciosus baino kalitate txikiagoa du. Lactarius-en barruan dapetes (latex laranja) sekzioak elkarren oso antzekoak diren espezieak ditu. Denak jangarriak, baina kalitate desberdinekoak.
Deskribapena
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Kapela: 3 eta 9 cm bitarteko diametrokoa, hasieran ganbila, gero zabaldu egiten da inbutu itxuran. Laranja-berde kolorekoa lehenbizi, gero gris-berdexka, orban berde ilunekin eta eremu zirkularrekin.
Orriak: Nahikoa estu, urkilatuak oinaren ondoan, tartekatutako orritxoekin, itsatsiak, hasieran laranja zurbil kolorekoak, gero guztiz berdexkak, baina ertzetan laranja koloreko tonuak ikusten dira
Hanka: Zilindrikoa, hasieran betea, gero barnehutsa, kapelaren antzeko kolorekoa, amaieran berdez edo urdin-berdexkaz zikindua.
Haragia: Lodia, zurixka, baina latexak azenario kolorez zikindua. Gero, gorri-odol kolorera pasatzen da, eta azkenik, urdin-berdexkara. [2]
Etimologia: Lactarius terminoa lac, lactis, esnetik dator; esneari dagokio. Latexa jariatzen dutelako ebakitzean edo haustean.
Jangarritasuna
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Jangarria.[3]
Nahasketa arriskua
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Lactarius deliciosus eta Lactarius sanguifluus delakoekin nahas daiteke.[4]
Sasoia eta lekua
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Udazkenean, koniferoen basoetan. Batez ere Pinus sylvestris-en azpian.[5]
Banaketa eremua
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Europa, Turkia, Columbia Britainiarra.
Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- ↑ Euskal Herriko perretxiko eta onddoak, 2013, 2014, 2016, 2017, Fernando Pedro Pérez, Kultura Saila, Eusko Jaurlaritza • Bizkaiko Perretxiko eta Onddoak, A.D.E.V.E., 2012 • Euskalnatura • Euskal Herriko Onddoak. 5 tomos, Luis García Bona, Kriselv, 1987 • Catálogo micológico del País Vasco, Aeranzadi, 1973 • Mendizalearen Hiztegia [mikologia], Ostadar Mendi Taldea.
- ↑ (Gaztelaniaz) Mendaza, Ramon, Diaz, Guillermo. (1987). Guia fotografica y descriptiva 800 especies a todo color. Iberduero, 518 or. ISBN 84-404-0530-8..
- ↑ (Gaztelaniaz) Cetto, Bruno. (1987). Guia de los hongos de Europa. Ediciones Omega, S. A. Barcelona, 349 or. ISBN 84-282-0253-6 (T.I). ISBN: 84-282-0538-8 (O.C.)..
- ↑ (Gaztelaniaz) Lotina, Roberto. (1985). Mil setas ibericas. Diputacion foral de vizcaya, 143 or. ISBN 84-505-1806-7..
- ↑ (Gaztelaniaz) Bon,Marcel. (1988). Guia de Campo de los hongos de Europa. Ediciones Omega, S. A. Barcelona, 80 or. ISBN 84-282-0865-4..