Pinudi-onddo bikordun

Wikipedia, Entziklopedia askea
Suillus luteus» orritik birbideratua)
Pinudi-onddo bikorduna
Butterroehrling.jpg
Iraute egoera

Arrisku txikia (IUCN 3.1)
Sailkapen zientifikoa
ErreinuaFungi
KlaseaAgaricomycetes
OrdenaBoletales
FamiliaSuillaceae
GeneroaSuillus
Espeziea Suillus luteus
Roussel, 1796
Mikologia
Pores icon.png 
poroak himenioan
Convex cap icon.svg 
txapel ganbila
Adnate gills icon2.svg 
himenioa adnatua da
Ring stipe icon.png 
hankak eraztuna dauka
Brown spore print icon.png 
espora marroiak dauzka
Mycorrhizal ecology icon.png 
mikorrizak eratzen ditu
Edible toxicity icon.svg 
jangarria da

Oharra: ez fidatu soilik orri honetan ematen diren datuez perretxiko bat identifikatzeko orduan. Inolako zalantzarik izanez gero, kontsultatu aditu batekin.

Pinudi-onddo bikorduna (Suillus luteus) onddo espezie bat da.

Jangarri ona, baina intolerantzia sindromea eragin dezake, batez ere gutxi eginda kontsumitzen bada

Sinonimoak: Boletus volvatus Batsch, Boletus annularius Bull., Boletus luteus (L. Ex Fr.) Quél

Suillus luteus

Deskribapena[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kapela: 5 eta 12 cm. arteko diametrokoa. Ganbila, sarritan titi pixka batekin, azkenean laua; arre-txokolate edo arre-adreilu kolorekoa, azalaren gainean tonalitate morea ematen dion muzilago geruza on batez estalita dago, azkenean arre-horira pasatzen dena. Ertza hasieran kurbatua, nahiko erregularra eta errezelaren zatiekin zeharkatuta. Azala bereizgarria.

Tutuak: Hasieran mintzezko gortina zuri urdinxka batez estalita, eta tutu luzeak apur bat dekurrenteak, kolore hori zurbilekoak, gero oliba-horixkak.

Tutu dekurrenteak: Oina ukitzeaz gain, beherantz jarraitzen duten tutuak.

Poroak: Txikiak, angelutsuak eta horiak.

Hanka: Betea, irmoa, zilindrikoa, pikortatua eraztunaren gainetik. Hori-zikin kolorekoa eta behean arrexka. Eraztuna zabala, muzilagoduna eta mintzezkoa.

Haragia: Hori zurbila, samurra, biguna, usain edo zapore berezirik gabea.[1]

Pinudi-onddo bikorduna

Etimologia: Suillus hitza, latinezko su, suis, txerri-tik dator, bere zaporeari erreferentzia eginez edo agian txapelaren izaera likatsuari erreferentzia eginez. Luteus epitetoa ere latinetik dator eta horia esan nahi du. Poroen koloreagatik.

Jangarritasuna[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Jangarri ona, baina intolerantzia-sindromea eragin dezake, batez ere gutxi eginda kontsumitzen bada. Kapelaren azala eta tutuak kendu egin behar zaizkio.[2]

Nahasketa arriskua[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Eraztunik ez duten Suillus granulatus eta Suillus collinitus izenekoekin; jangarriak. Eraztunak dituzten gainerako Suillus guztiekin[3].

Sasoia eta lekua[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Ia urte osoan hazten da (denboraldi hotzetan izan ezik) koniferoen basoetan, batez ere 7 eta 15 urte bitartekoetan.[4]

Banaketa eremua: Ipar Amerika, Europa, Erdialdeko Amerika, Asiako iparraldea; Afrikan, Hego Amerikan, Australian eta Zeelanda Berrian sartua

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. (Gaztelaniaz) Mendaza, Ramon, Diaz, Guillermo. (1987). Guia fotografica y descriptiva 800 especies a todo color. Iberduero, 70 or. ISBN 84-404-0530-8..
  2. (Gaztelaniaz) Palacios Quintano Daniel. (2014). Disfrutando con las setas. Leitzaran, Grafikak S.L. Andoain, Gipuzkoa, 136 or. ISBN 978-84-617-0196-4..
  3. (Gaztelaniaz) Lotina, Roberto. (1985). Mil setas ibericas. Diputacion foral de vizcaya, 377 or. ISBN 84-505-1806-7..
  4. (Gaztelaniaz) Cetto, Bruno. (1987). Guia de los hongos de Europa. Ediciones Omega, S. A. Barcelona, 531 or. ISBN 84-282-0253-6 (T.I). ISBN: 84-282-0538-8 (O.C.)..

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]