Tricholoma apium
Tricholoma apium | ||||||||||||||||||||||||||||
---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|
Iraute egoera | ||||||||||||||||||||||||||||
Kaltebera (IUCN 3.1) | ||||||||||||||||||||||||||||
Sailkapen zientifikoa | ||||||||||||||||||||||||||||
Erreinua | Fungi | |||||||||||||||||||||||||||
Ordena | Tricholomatales | |||||||||||||||||||||||||||
Familia | Tricholomataceae | |||||||||||||||||||||||||||
Generoa | Tricholoma | |||||||||||||||||||||||||||
Espeziea | Tricholoma apium Jul.Schäff., 1925 | |||||||||||||||||||||||||||
Mikologia | ||||||||||||||||||||||||||||
|
Tricholoma apium Tricholomataceae familiako onddo espezie bat da.[1]
Deskribapena
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Kapela: 6 eta 10 cm bitarteko diametrokoa. Haragitsua, solidoa, ganbil-kamutsa, lautua, hasieran ertza gogor biribildua beherantz eta baita ildaskatua ere; leuna, lehorra, opakua edo pikortsu samarra. Zurixka-hori kolorekoa, gero arre zurbila, amaieran okre antzekoa, konprimatzean ilunagoa.
Orriak: Meharrak, estu, unziforme-itsatsiak, zuri zikinak, ñabardura arre-horixkako kolorekoekin.
Hanka: 4 eta 5 cm bitarteko garaierakoa eta 1 eta 1,5 cm bitarteko diametrokoa. Motz samarra, betea, oso sendoa, zilindrikoa, mehetua oinarrirantz eta sustrai antzekoarekin, zuri-horixka edo arrexka, fibriloso-ezkatatsua, askotan arrexka kolorez zikindua.
Haragia: Zuria, bero arre-horixka, batez ere ukitzean, sendoa, gogorra, apioaren edo salda pastillen usain bereizgarriarekin, zapore gozo atseginarekin.[2]
Etimologia: Tricholoma hitza grekotik dator, ilea, txirikorda, lumatxarekin tolesturan zehar, nahiz eta espezie gutxi batzuek baino ez dituzten iledun kapelak. Apium epitetoa latinetik dator, apio esan nahi duen “apium” hitzetik. Bere usain bereizgarriagatik.
Jangarritasuna
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Jangarria, baina ale batzuk soilik beste batzuekin nahastuta. Perretxiko hau bakarrik kontsumitzen bada, janaria oso mingotsa bihurtzen da.[3]
Nahasketa arriskua
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Tricholoma fucatum edo Tricholoma malluvium delakoen antza izan dezake.
Sasoia eta lekua
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Udaren amaieran. Orokorrean bakartiak, pinudietan, lurzoru hondartsuetan.
Banaketa eremua
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Kanada, Ameriketako Estatu Batuak, Mexiko, Europa, Errusia.[4]
Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- ↑ Euskal Herriko perretxiko eta onddoak, 2013, 2014, 2016, 2017, Fernando Pedro Pérez, Kultura Saila, Eusko Jaurlaritza • Bizkaiko Perretxiko eta Onddoak, A.D.E.V.E., 2012 • Euskalnatura • Euskal Herriko Onddoak. 5 tomos, Luis García Bona, Kriselv, 1987 • Catálogo micológico del País Vasco, Aeranzadi, 1973 • Mendizalearen Hiztegia [mikologia], Ostadar Mendi Taldea.
- ↑ (Gaztelaniaz) Cetto, Bruno. (1987). Guia de los hongos de Europa. Ediciones Omega, S. A. Barcelona, 313 or. ISBN 84-282-0540-X (T. 2). ISBN: 84-282-0538-8 (O.C.)..
- ↑ (Gaztelaniaz) Velazquez Vergara José Ignacio, Suarez Gil Angela. (2009). Catalogo micológico. Banco de setas.
- ↑ Tricholoma apium: GBIF—the Global Biodiversity Information Facility.