Edukira joan

Agaricus leucotrichus

Wikipedia, Entziklopedia askea
Agaricus leucotrichus
Sailkapen zientifikoa
ErreinuaFungi
KlaseaAgaricomycetes
OrdenaAgaricales
FamiliaAgaricaceae
GeneroaAgaricus
Espeziea Agaricus leucotrichus

Agaricus leucotrichus Agaricaceae familiako onddo espezie bat da.[1] Jangarri ona, Agaricus arvensis delakoaren antzeko kalitatekoa.

Sinonimoa: Psalliota leucotricha.

Deskribapena[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kapela: Hemisferikotik ganbilera, erdigune lauarekin. Kapelaren azala zetatsua, feltroduna, ezkatekin, zurixka, zahartzean horixka bihurtzen da.

Orriak: Libreak, estu eta zuriak, arrosara eta marroi ilunera biratzen dute.

Orri libreak: Oinera hurbiltzen diren orriak baina ukitzen ez diotenak.

Hanka: Motza eta sendoa, zuria edo hori argia, eraztunaren goitik leuna eta flokosoa behetik. Eraztun zuria eta mehea.

Haragia: Gaztetan zuria, zahartzean horitu egiten da. Ebakitzean ere horitu egiten da (flabeszentea). Anisaren edo almendraren usain berezia eta atsegina. Espora-jalkina more-beltz kolorekoa.[2]

Etimologia: Agaricus terminoa grekotik dator, perretxikoa esan nahi duen “agarikón” hitzetik. Leucotrichus epitetoa ere grekotik dator, zuria esan nahi duen “leucos” hitzetik eta kapela esan nahi duen “trix” hitzetik. Bere apaingarriengatik.

Jangarritasuna[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Jangarri ona.[3]

Nahasketa arriskua[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Beste antzeko Agaricus batzuk: maskae, augustus, arvensis, macrosporus

Sasoia eta lekua[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Udaberrian eta udazkenean. Eremu belartsuetan, larreetan, izeien basoetan (AEBetan)

Banaketa eremua[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Europa.[4]

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. Euskal Herriko perretxiko eta onddoak, 2013, 2014, 2016, 2017, Fernando Pedro Pérez, Kultura Saila, Eusko Jaurlaritza  •   Bizkaiko Perretxiko eta Onddoak, A.D.E.V.E., 2012  •   Euskalnatura  •   Euskal Herriko Onddoak. 5 tomos, Luis García Bona, Kriselv, 1987  •   Catálogo micológico del País Vasco, Aeranzadi, 1973  •   Mendizalearen Hiztegia [mikologia], Ostadar Mendi Taldea.
  2. (Gaztelaniaz) Cetto, Bruno. (1987). Guia de los hongos de Europa. Ediciones Omega, S. A. Barcelona, 71 or. ISBN 84-282-0253-6 (T.I). ISBN: 84-282-0538-8 (O.C.)..
  3. (Gaztelaniaz) Ubillos Javier. (2020). Curso de iniciación a la micología, fichas micológicas. Asociacion cultural “Baxauri” Kultur Elkartea Mikologia, Bajauri, Cofradia Vasca de Gastronomia.
  4. Agaricus leucotrichus: GBIF—the Global Biodiversity Information Facility.

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]