Agaricus cupreobrunneus

Wikipedia, Entziklopedia askea
Agaricus cupreobrunneus
Sailkapen zientifikoa
ErreinuaFungi
KlaseaAgaricomycetes
OrdenaAgaricales
FamiliaAgaricaceae
GeneroaAgaricus
Espeziea Agaricus cupreobrunneus
Pilát, 1951
Mikologia
 
orriak himenioan
 
himenioa askea da
 
hankak eraztuna dauka
 
espora beltz marroixkak dauzka
 
saprobioa da
 
jateko bikaina da

Oharra: ez fidatu soilik orri honetan ematen diren datuez perretxiko bat identifikatzeko orduan. Inolako zalantzarik izanez gero, kontsultatu aditu batekin.

Agaricus cupreobrunneus Agaricaceae familiako perretxiko espezie bat da.[1] Hornigai gisa edo haragi gorriekin. Prestatzean galdu egiten du usain desatsegina, eta usain fungikoa areagotu egiten zaio. Agaricus campestris espezieak baino kalitate apaltxoagoa du.

Sinonimoak: Psalliota campestris var. cupreobrunnea, Agaricus campestris var. cupreobrunneus, Agaricus cupreobrunneus, Psalliota cupreobrunnea.

Deskribapena[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kapela: 10 cm arteko diametrokoa, hemisferikoa edo ganbiletik laura. Ertza inkurbatua, soberakinekin. Kapelaren azala arre-grisaxka kolorekoa, zuntzez eta ezkata erradialkiz apaindua.

Orriak: Arrosa koloretik arre ilunera doan kolorekoak heltzean.

Hanka: Zilindrikoa, solidoa, zuritik grisera doan kolorekoa. Eraztun sinplea, mintzezkoa eta hauskorra.

Haragia: Urria, zuria arrosa kolorera biratzen. Usain eta zapore desatseginak ditu.[2]

Etimologia: Agaricus terminoa grekotik dator, perretxikoa esan nahi duen "agarikón" hitzetik.

Jangarrirasuna[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kalitate ertaineko jangarria.[3]

Nahasketa arriskua[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kapela fibrilosoa edo ezkatatsua duten beste Agaricus batzuekin nahas daiteke, hala nola Agaricus campestris delakoarekin.

Sasoia eta lekua[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Udazkenean. Larreetan. Belar estaldura ona duren eremu garbietan. Haran zabaletan eta belarjaleek bazkatzen duten mendietan.

Banaketa eremua[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Ameriketako Estatu Batuak, Europa, Errusia, Australia, Zeelanda Berria.[4]

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. Euskal Herriko perretxiko eta onddoak, 2013, 2014, 2016, 2017, Fernando Pedro Pérez, Kultura Saila, Eusko Jaurlaritza  •   Bizkaiko Perretxiko eta Onddoak, A.D.E.V.E., 2012  •   Euskalnatura  •   Euskal Herriko Onddoak. 5 tomos, Luis García Bona, Kriselv, 1987  •   Catálogo micológico del País Vasco, Aeranzadi, 1973  •   Mendizalearen Hiztegia [mikologia], Ostadar Mendi Taldea.
  2. (Gaztelaniaz) Bon,Marcel. (1988). Guia de Campo de los hongos de Europa. Ediciones Omega, S. A. Barcelona, 274 or. ISBN 84-282-0865-4..
  3. (Gaztelaniaz) Ubillos Javier. (2020). Curso de iniciación a la micología, fichas micológicas. Asociacion cultural “Baxauri” Kultur Elkartea Mikologia, Bajauri, Cofradia Vasca de Gastronomia.
  4. Agaricus cupreobrunneus: GBIF—the Global Biodiversity Information Facility.

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]