Azpibeltz almendrausain
Azpibeltz almendrausaina | ||||||||||||||||||||||||||||
---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|
Sailkapen zientifikoa | ||||||||||||||||||||||||||||
Erreinua | Fungi | |||||||||||||||||||||||||||
Klasea | Agaricomycetes | |||||||||||||||||||||||||||
Ordena | Agaricales | |||||||||||||||||||||||||||
Familia | Agaricaceae | |||||||||||||||||||||||||||
Generoa | Agaricus | |||||||||||||||||||||||||||
Espeziea | Agaricus augustus Fr., 1838 | |||||||||||||||||||||||||||
Datu orokorrak | ||||||||||||||||||||||||||||
Gizakiak ateratzen dizkion produktuak | the prince (en) | |||||||||||||||||||||||||||
Mikologia | ||||||||||||||||||||||||||||
|
Azpibeltz almendrausaina (Agaricus augustus) Agaricaceae familiako onddo espezie bat da.[1] Jangarri oso ona. Sukaldean txanpiñoi arrunten antzeko erabilera ematen zaio.
Deskribapena
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Kapela: Oso handia, 20 cm-tik 25 cm-ra bitartekoa, globo itxurakoa eta goiko aldean zapaldua; gero zabaldu egiten da. Hondo grisaxka-horixka du, baina ezkata trinko, itxi eta marroiek estaltzen dute, Igurtzitakoan horiz eta marroiz zikintzen da.
Orriak: Oso estu eta estuak, hasieran, ia zuriak, eta, ondoren, kolore hori-okrez pixka bat koloreztatuak, igurtziz gero, horiz eta marroiz zikintzen da.
Hanka: 20 cm luze izatera irits daitekeen luzera, zilindrikoa, zertxobait kurbatua, eta oinarria pixka bat zabalagoa du. Kolore zurixka du, eta igurztean horitu egiten da, eta eraztunaren behealdean ezkata horixkak ditu. Eraztuna zabala eta zintzilikarioa du, oinaren goiko aldean kokatua. Kolore zurixkakoa, goialdean ildaskatua eta behealdean oxkarratua edo ezkatatsua.
Haragia: Mehea eta zuria, arrosa edo marroi argiz tindatzen dena, eta gainerakoa horixka, airearekin kontaktuan. Almendra mingotsen usain atsegina du.[2]
Etimologia: Agaricus terminoa grekotik dator, perretxikoa esan nahi duen "agarikón" hitzetik. Augustus epitetoa berriz latinetik dator, handi esan nahi duen "Augustus" hitzetik.
Jangarritasuna
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Jateko oso ona da.[3]
Nahasketa arriskua
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Psalliota perrara perretxikoa, autore batzuen ustez, espezie bera da, baina beste batzuen iritziz, Augustus-aren aldaera bat da, antz handia dute. Honen kapelak kolore horixka du, ezkata oso txikiekin, marroiak erdian, baina horixkak gainerakoan. Haragia ere horiz tindatzen da, baina ez du batere tindu arrosa edo marroirik.[4]
Sasoia eta lekua
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Udan eta udazkenean, batez ere koniferoen basoetan taldeak osatuz, baina batzuetan hostozabaletan ere agertzen dira.[5]
Banaketa eremua
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Kanada, Ameriketako Estatu Batuak, Hawaii, Mexiko, Txile, Argentina, Brasil, Europa, Errusia, Turkia, India, Australia, Zeelanda Berria, Hegoafrika, Kenya, Nigeria.[6]
Galeria
[aldatu | aldatu iturburu kodea]-
Azpibeltz almendrausain
Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- ↑ Euskal Herriko perretxiko eta onddoak, 2013, 2014, 2016, 2017, Fernando Pedro Pérez, Kultura Saila, Eusko Jaurlaritza • Bizkaiko Perretxiko eta Onddoak, A.D.E.V.E., 2012 • Euskalnatura • Euskal Herriko Onddoak. 5 tomos, Luis García Bona, Kriselv, 1987 • Catálogo micológico del País Vasco, Aeranzadi, 1973 • Mendizalearen Hiztegia [mikologia], Ostadar Mendi Taldea.
- ↑ (Gaztelaniaz) Lotina, Roberto. (1985). Mil setas ibericas. Diputacion foral de vizcaya, 196 or. ISBN 84-505-1806-7..
- ↑ (Gaztelaniaz) Cetto, Bruno. (1987). Guia de los hongos de Europa. Ediciones Omega, S. A. Barcelona, 73 or. ISBN 84-282-0540-X (T. 2). ISBN: 84-282-0538-8 (O.C.)..
- ↑ (Gaztelaniaz) Palacios Quintano Daniel. (2014). Disfrutando con las setas. Leitzaran, Grafikak S.L. Andoain, Gipuzkoa, 314 or. ISBN 978-84-617-0196-4..
- ↑ (Gaztelaniaz) Palazon Lozano Fernando. (2006). Setas para todos. JoseLuis Añanos Echo Editorial Pirineo, 332 or. ISBN 84-87997-86-4..
- ↑ Agaricus augustus: GBIF—the Global Biodiversity Information Facility.
Kanpo estekak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- 1838. urtean deskribatutako onddoak
- Euskal Herriko onddoak
- Agaricus
- Onddo jangarriak
- Kanadako onddoak
- Ameriketako Estatu Batuetako onddoak
- Txileko onddoak
- Argentinako onddoak
- Brasilgo onddoak
- Mexikoko onddoak
- Europako onddoak
- Errusiako onddoak
- Turkiako onddoak
- Australiako onddoak
- Zeelanda Berriko onddoak
- Indiako onddoak
- Kenyako onddoak
- Hegoafrikako onddoak
- Nigeriako onddoak
- Hawaiiko onddoak