Edukira joan

Amanita muscaria var. formosa

Wikipedia, Entziklopedia askea
Amanita muscaria var. formosa
Sailkapen zientifikoa
ErreinuaFungi
KlaseaAgaricomycetes
OrdenaAgaricales
FamiliaAmanitaceae
GeneroaAmanita
EspezieaAmanita muscaria
Barietatea Amanita muscaria var. formosa
Pers., 1800

Amanita muscaria var. formosa Amanitaceae familiako onddo espezie bat da.[1] Arriskutsua, sindrome muskarinikoa.[2]

Sinonimoak: Amanita formosa, Amanita muscaria var. guessowii (Iparramerika), Amanita muscaria f. formosa, Agaricus muscarius var. formosus, Amanita muscaria var. americana.

Kapela: 8 eta 20 cm bitarteko diametrokoa, globo itxurako-ganbiletik laura, ertza ildaskatua. Kapelaren azala gorrixka, euriarekin edo zahartzean gorri-laranja kolorera edo hori-laranjara zurbiltzen da. Garatxo horiak (hori-limoi koloreko errezel orokorraren aztarnak).

Orriak: Zurixkak, libreak, estu.

Orri libreak: Oinera hurbiltzen diren orriak baina ukitzen ez diotenak.

Hanka: Erdian eta zuria, erraboilaren gaineko oinarria maluta horiekin, bolba zuri-hori kolorekoa, pikortsua, hainbat banda erdaindu eta osatugabeetara murriztua. Eraztun apikala, zuri-horixka, eta bertatik zintzilik dauden maluta horiekin. Espora-jalkina zuria.[3]

Etimologia: Amanita terminoa grekotik dator eta Zilizia eta Siria arteko mendiari egiten dio erreferentzia, han oso ugariak ziren eta. Grezieraz beste esanahi bat ere badu, perretxikoa kontzeptu orokor gisa.

Toxikoa.[4]

Nahasketa arriskua

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Taxoi nominalak (muscaria), kapelaren azala gorri-laranja kolorekoa du, garatxo zuriak (apur bat horixkak bakarrik). Adivina aldaerak kapelaren azala horia. Amanita caesarea bikainak, urre koloreko kapela, orriak eta hanka horiak. Amanita crocea-k ez du eraztunik. Russulak, oin pikortsua ez dute,eta ez eraztunik ez bolbarik.[5]

Sasoia eta lekua

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Udazkenean eta neguaren hasieran. Arteen artelatzen, koniferoen … azpian, lur azidoetan (basikoetan ez).

Banaketa eremua

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanada, Alaska, Ameriketako Estatu Batuak, Hawaii, Europa, Hegoafrika.[6]

Erreferentziak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
  1. Euskal Herriko perretxiko eta onddoak, 2013, 2014, 2016, 2017, Fernando Pedro Pérez, Kultura Saila, Eusko Jaurlaritza  •   Bizkaiko Perretxiko eta Onddoak, A.D.E.V.E., 2012  •   Euskalnatura  •   Euskal Herriko Onddoak. 5 tomos, Luis García Bona, Kriselv, 1987  •   Catálogo micológico del País Vasco, Aeranzadi, 1973  •   Mendizalearen Hiztegia [mikologia], Ostadar Mendi Taldea.
  2. Heste-peristaltismoa azkartzea, sabeleko mina, goragalea eta beherakoa pairatzen dira. • Bronkioetako eta gernu-organoen muskuluen tonua handitzea, bronkioen uzkurdura eta nahi gabeko mikzioak ere ager daitezke. • Ikusmen-arazoak. • Hainbat jariaketa ugaritzea (izerdia, malkoak, bronkio-mukia, sabel-jarioa, heste-jarioa, pankrea-jarioa) • Basodilatazio periferikoa, gorritasuna eta hipotentsioa
  3. (Gaztelaniaz) Lotina, Roberto. (1985). Mil setas ibericas. Diputacion foral de vizcaya, 161 or. ISBN 84-505-1806-7..
  4. (Gaztelaniaz) GN Granada natural.
  5. (Gaztelaniaz) Ubillos Javier. (2020). Curso de iniciación a la micología, fichas micológicas. Asociacion cultural “Baxauri” Kultur Elkartea Mikologia, Bajauri, Cofradia Vasca de Gastronomia.
  6. Amanita muscaria var. formosa: GBIF—the Global Biodiversity Information Facility.

Kanpo estekak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]