Edukira joan

Agaricus augustus var. perrarus

Wikipedia, Entziklopedia askea
Agaricus augustus var. perrarus
Sailkapen zientifikoa
ErreinuaFungi
KlaseaAgaricomycetes
OrdenaAgaricales
FamiliaAgaricaceae
GeneroaAgaricus
EspezieaAgaricus augustus
Barietatea Agaricus augustus var. perrarus
BasionimoaAgaricus perrarus

Agaricus augustus var. perrarus Agaricaceae familiako onddo espezie bat da.[1] Nahiko jangarri ona, almendra usain biziegia duen arren.

Sinonimoak: Psalliota perrara, Agaricus perrarus, Agaricus peronatus.

Kapela: 10 eta 15 (20-25 cm arte), globo itxurako-hemisferikotik zabaldura, haragitsua. Kapelaren azala ez oso ezkatatsua, hondo okre-hori-lehoi kolorekoaren gainean (zuria ez)

Orriak: Libreak, ia adnatuak, trinkoak, haragi kolore zurbilekoak edo arrosak. Ertz zurbila, antzua.

Orri libreak: Oinera hurbiltzen diren orriak baina ukitzen ez diotenak.

Hanka: 9 eta 15 cm bitarteko garaierakoa, oinarrira pixka bat loditua, horitu egiten da igurztean. Eraztun zabala, iraunkorra, mintzezkoa, zuri-krema kolorekoa, behealdean arre-lasto koloreko ezkatak izaten ditu.

Haragia: Sendoa eta zuria (horitzeko joerarekin). Almendren usain handiarekin (edo pixka bat anisarena), zapore gozoa eta atsegina. Espora-jalkina marroi ilun kolorekoa.[2]

Etimologia: Agaricus terminoa grekotik dator, perretxikoa esan nahi duen “agarikón” hitzetik.

Jangarritasuna

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Jangarri ona.[3]

Nahasketa arriskua

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Agaricus augustus var. albus delakoak, ezkata horixkak hondo zurian (ez horixka). Agaricus impudicus edo variegans espezieak, Lepiota cristata usain desatsegina du.

Sasoia eta lekua

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Udaberriaren amaieran eta udazkenean. Gregario hazten da. Batez ere koniferoen basoetan, baina baita hostozabalenetan ere. Zelaietan.

Banaketa eremua

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Mendebaldeko Ameriketako Estatu Batuak, Europa.[4]

Erreferentziak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
  1. Euskal Herriko perretxiko eta onddoak, 2013, 2014, 2016, 2017, Fernando Pedro Pérez, Kultura Saila, Eusko Jaurlaritza  •   Bizkaiko Perretxiko eta Onddoak, A.D.E.V.E., 2012  •   Euskalnatura  •   Euskal Herriko Onddoak. 5 tomos, Luis García Bona, Kriselv, 1987  •   Catálogo micológico del País Vasco, Aeranzadi, 1973  •   Mendizalearen Hiztegia [mikologia], Ostadar Mendi Taldea.
  2. (Gaztelaniaz) Lotina, Roberto. (1985). Mil setas ibericas. Diputacion foral de vizcaya, 196 or. ISBN 84-505-1806-7..
  3. (Gaztelaniaz) Ubillos Javier. (2020). Curso de iniciación a la micología, fichas micológicas. Asociacion cultural “Baxauri” Kultur Elkartea Mikologia, Bajauri, Cofradia Vasca de Gastronomia.
  4. Agaricus augustus var. perrarus: GBIF—the Global Biodiversity Information Facility.

Kanpo estekak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]