Edukira joan

Kukumelo marroiska

Wikipedia, Entziklopedia askea
Amanita fulva» orritik birbideratua)
Kukumelo marroiska
Sailkapen zientifikoa
ErreinuaFungi
KlaseaAgaricomycetes
OrdenaAgaricales
FamiliaAmanitaceae
GeneroaAmanita
Espeziea Amanita fulva
Mikologia
 
orriak himenioan
 
titi-formako txapela
 
himenioa askea da
 
hankak bolba dauka
 
espora zuriak dauzka
 
mikorrizak eratzen ditu
 
erretakoa jangarria da

Oharra: ez fidatu soilik orri honetan ematen diren datuez perretxiko bat identifikatzeko orduan. Inolako zalantzarik izanez gero, kontsultatu aditu batekin.

Kukumelo marroiska (Amanita fulva) Amanitaceae familiako perretxiko jangarria da.[1] Ondo prestatuta jan behar da, inoiz ez gordinik edo erdi gordinik. Ez da kalitate handikoa, ez da oso haragitsua eta ez da oso ugaria.

Amanita fulva

Kapela: 4 eta 7 cm arteko diametrokoa, gorri-lehoi kolore eder batekoa; kono kamuts formakoa, gero ganbila edo laua erdian titi txiki batekin. Azal hezea eta distiratsua, ertz ildaskatua.

Orriak: Libreak, zurixkak edo zurbilak, ez oso estu.

Orri libreak: Oinera hurbiltzen diren orriak, baina ukitzen ez diotenak

Hanka: Barnehutsa, zurixka lehoi koloreko tinduekin, luzea eta liraina, flokosoa eta apur bat nabarra. Bolba zabala, altua, zuria, zati batzuk gorrixkak ditu, kapelaren kolorekoak,

Haragia: Zuria edo zertxobait koloreztatua, mehea eta hauskorra; zapore leunekoa eta usain hautemanezinekoa.[3]

Etimologia: Amanita terminoa grekotik dator eta Silizia eta Siria arteko mendiari egiten dio erreferentzia, han oso ugariak ziren eta. Grezieraz beste esanahi bat ere badu, perretxikoa kontzeptu orokor gisa. Fulva epitetoa latinetik dator, "fulvus" hitzetik, hau da, hori-gorrixkatik. Bere koloreagatik.

Jangarritasuna

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Zapore atsegineko jangarria, ez da oso mamitsua eta ugaria ere ez; sukaldaritzarako balio gutxikotzat jotzen da.[4]

Nahasketa arriskua

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Amanita crocea delakoarekin, baina hau handiagoa da, bere kapela laranja kolorekoa da, eta bolba erabat zuria du.[5]

Sasoia eta lekua

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Udan eta udazkenean, hostozabalen basoetan, batez ere pagadietan.[6]

Banaketa eremua

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Europa, Ipar Afrika, Mendebaldeko Asia.

Emergent
Jazoera
Immature
Heldugabe
Mature
Helduta
Heltzea hiru faseetan

Erreferentziak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
  1. Euskal Herriko perretxiko eta onddoak, 2013, 2014, 2016, 2017, Fernando Pedro Pérez, Kultura Saila, Eusko Jaurlaritza  •   Bizkaiko Perretxiko eta Onddoak, A.D.E.V.E., 2012  •   Euskalnatura  •   Euskal Herriko Onddoak. 5 tomos, Luis García Bona, Kriselv, 1987  •   Catálogo micológico del País Vasco, Aeranzadi, 1973  •   Mendizalearen Hiztegia [mikologia], Ostadar Mendi Taldea.
  2. Synonymy: Amanita fulva, CAB International, Species Fungorum
  3. (Gaztelaniaz) Mendaza, Ramon, Diaz, Guillermo. (1987). Guia fotografica y descriptiva 800 especies a todo color. Iberduero, 307 or. ISBN 84-404-0530-8..
  4. (Gaztelaniaz) Palazon Lozano Fernando. (2006). Setas para todos,. JoseLuis Añanos Echo Editorial Pirineo, 290 or. ISBN 84-87997-86-4..
  5. (Gaztelaniaz) Cetto, Bruno. (1987). Guia de los hongos de Europa. Ediciones Omega, S. A. Barcelona, 27 or. ISBN 84-282-0540- X (T. 2) ISBN: 84-282-0538-8 (O.C.)..
  6. (Gaztelaniaz) Bon,Marcel. (1988). Guia de Campo de los hongos de Europa. Ediciones Omega, S. A. Barcelona, 294 or. ISBN 84-282-0865-4..

Kanpo estekak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]