Edukira joan

Kukumelo gris

Wikipedia, Entziklopedia askea
Amanita vaginata» orritik birbideratua)
Kukumelo grisa
Sailkapen zientifikoa
ErreinuaFungi
KlaseaAgaricomycetes
OrdenaAgaricales
FamiliaAmanitaceae
GeneroaAmanita
Espeziea Amanita vaginata
Lam., 1783
BasionimoaAgaricus vaginatus
Mikologia
 
orriak himenioan
 
titi-formako txapela
 
himenioa askea da
 
hankak bolba dauka
 
espora zuriak dauzka
 
mikorrizak eratzen ditu

Oharra: ez fidatu soilik orri honetan ematen diren datuez perretxiko bat identifikatzeko orduan. Inolako zalantzarik izanez gero, kontsultatu aditu batekin.

Kukumelo gris edo kuleto xorroduna (Amanita vaginata) Amanitaceae familiako perretxiko jangarria da, baina ez jatea aholkatzen da.[1] Toxikoa da, mahaian aurkeztu aurretik, asko eta tenperatura handian prestatu behar da toxikotasuna lurruntzeko. Kontuz ibili behar da ez nahasteko Amanita toxikoekin, guztiak eraztuna dute, baina galdu dezakete.

Kapela: 5 eta 9 cm arteko diametrokoa. Hasieran kanpai itxurakoa, gero irekia, eguraldi lehorrarekin distiratsua, gris kolorekoa, ilunagoa edo argiagoa, Batzuetan bolbaren zati zuri handiekin. Ertza oso ildaskatua.

Orriak: Estu, zuriak, libreak, oso zabalak.

Orri libreak: Oinera hurbiltzen diren orriak, baina ukitzen ez diotenak.

Hanka: 6 - 12 x 0,6 - 1 cm-koa, goialdean mehetua, zuria, leuna edo pruina zurixka batez estalia. Eraztunik gabea, eta behealdean bolba zuri batez bilduta, zorro itxurakoa, gingilduna eta iraunkorra.

Haragia: Zuria, normalean zertxobait koloreztatua azalaren azpian, zapore eta usain atseginekoa.[2]

Kukumelo grisa albotik
Kukumelo grisa

Etimologia: Amanita terminoa grekotik dator eta Silizia eta Siria arteko mendiari egiten dio erreferentzia, han oso ugariak ziren eta. Grezieraz beste esanahi bat ere badu, perretxikoa kontzeptu orokor gisa.

Jangarritasuna

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Egosi ondoren jangarria. Gordinik oso arriskutsua izan daiteke.[3]

Nahasketa arriskua

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Amanita vaginata delakoari buruz, esan behar da, autore batzuek aldaera desberdinak bereizten dituztela, adibidez: Amanita crocea, hori-laranja kolorekoa; Amanita umbrinolutea, gris-marroizka kolorekoa; Amanita plumbea, gris-berun kolorekoa; Amanita alba, zuria; Amanita fulva, hori-lehoi kolorekoa; Amanita lividopallescens.[4]

Sasoia eta lekua

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Udazkenean, hostozabal eta koniferazko basoetan.[5]

Banaketa eremua

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Mundu osoa.

Erreferentziak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
  1. Euskal Herriko perretxiko eta onddoak, 2013, 2014, 2016, 2017, Fernando Pedro Pérez, Kultura Saila, Eusko Jaurlaritza  •   Bizkaiko Perretxiko eta Onddoak, A.D.E.V.E., 2012  •   Euskalnatura  •   Euskal Herriko Onddoak. 5 tomos, Luis García Bona, Kriselv, 1987  •   Catálogo micológico del País Vasco, Aeranzadi, 1973  •   Mendizalearen Hiztegia [mikologia], Ostadar Mendi Taldea.
  2. (Gaztelaniaz) Mendaza, Ramon, Diaz, Guillermo. (1987). Guia fotografica y descriptiva 800 especies a todo color. Iberduero, 305 or. ISBN 84-404-0530-8..
  3. (Gaztelaniaz) Palacios Quintano Daniel. (2014). Disfrutando con las setas. Leitzaran, Grafikak S.L. Andoain, Gipuzkoa, 288 or. ISBN 978-84-617-0196-4..
  4. (Gaztelaniaz) Cetto, Bruno. (1987). Guia de los hongos de Europa. Ediciones Omega, S. A. Barcelona, 131 or. ISBN 84-282-0253-6 (T.I). ISBN: 84-282-0538-8 (O.C.)..
  5. (Gaztelaniaz) Palazon Lozano Fernando. (2006). Setas para todos. JoseLuis Añanos Echo Editorial Pirineo, 346 or. ISBN 84-87997-86-4..

Kanpo estekak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]