Oharra: ez fidatu soilik orri honetan ematen diren datuez perretxiko bat identifikatzeko orduan. Inolako zalantzarik izanez gero, kontsultatu aditu batekin.
Udako onddozuri (Boletus reticulatus, izen ohia Boletus aestivalis) Boletaceae familiako onddoa da. Erretikulu zuria du oinaren goialdean. Kapela marroi-gorritxo iluna dauka eta kupelaren itxurako oina. Haragia zuria eta gozo usainarekin.[1]
Hostozabalekin eta koniferekin mikorrizak sortzen ditu goroldio ugariko tokietan. Ipar-toki epeletan, haritzen ondoan, bereziki haritz kandudunak. Bakarrik edo taldetan daude, lur drainatuetan.
↑Euskal Herriko perretxiko eta onddoak, Fernado Pedro Pérez, 2013, 2014, 2017, Kultura Saila, Eusko Jaurlaritza Bizkaiko Perretxiko eta Onddoak, Fernando Pedro Pérez, 2012ko Abendua, A.D.E.V.E, Argazkiak:Fernando Pedro Pérez, Maite Legarra, Xabier Leizaola, Jon Urkijo, Nerea Aurtenetxe.