Hiltzaile berde

Wikipedia, Entziklopedia askea
Amanita phalloides» orritik birbideratua)
Hiltzaile berdea
Amanita phalloides 1.JPG
Sailkapen zientifikoa
ErreinuaFungi
KlaseaAgaricomycetes
OrdenaAgaricales
FamiliaAmanitaceae
GeneroaAmanita
Espeziea Amanita phalloides
Link, 1833
Datu orokorrak
Gizakiak ateratzen dizkion produktuakdeath cap mushroom (en) Itzuli
Mikologia
Gills icon.png 
orriak himenioan
Convex cap icon.svg 
txapel ganbila
Free gills icon2.svg 
himenioa askea da
Ring and volva stipe icon.png 
hankak eraztuna eta bolba dauzka
White spore print icon.png 
espora zuriak dauzka
Mycorrhizal ecology icon.png 
mikorrizak eratzen ditu
Hazard T.svg 
hilgarria da

Oharra: ez fidatu soilik orri honetan ematen diren datuez perretxiko bat identifikatzeko orduan. Inolako zalantzarik izanez gero, kontsultatu aditu batekin.

Hiltzaile berdea (Amanita phalloides) Amanita generoan pozoitsuak diren perretxiko espezie bat da. Bere karpoforoaren kapelak, grisa edo berdea, ganbiletik zapalera, zuntzezko azaleko ertz leuna du. Oinaren kolorea antzekoa edo zurixka da. Bolbaren zabalera handia da (3-5 cm).

Bere izenak dioenez oso pozoitsua da. Pozoidura larrietako gehiengoaren eragilea da. Baditu bi motatako toxinak: falotoxinak eta amatoxinak. Espezie honetako toxina hilgarria alpha-amanitina da.[1] Toxinak mina egiten die batez ere gibelari eta giltzurrunei. Askotan tratamendu bakarra organoaren transplantea da. Aski da 50 gramo jatea gizaki bat hiltzeko.

Klemente VII.a aita santua perretxiko mota hau jateagatik hil zen.

Bizilekua[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Latifolioekin, pago, haritz eta hurritzekin, mikorrizak sortzen ditu lurzoru azidoetan. Europan eta Ipar Amerikan ageri da.

Deskribapena[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Tamaina ertainetik handirako perretxikoa. 5 etik 15 cm-ko zabalerako kapela, hasieran borobila eta hemisferikoa, baina zahartuaz zabalduaz; horizka zurbila edo oliba-berdea; gainazal itsaskorra buztita dagoenean, haragi trinkoa, samurra eta zuria, eta zapore ez-bereizgarria.

Orri libreak (hanka edo kirtenera hurbiltzen diren orriak, baina ukitzen ez diotenak), kolore zuritik kremara, batzuetan tonu arrosa txiki batekin, pilatuta.

Kirtenak 8-15 cm luze eta 1-2 cm lodi; zigi-zagako marka finak ditu eta ezkata oliba-grisazkak sakabanatuta.

Gona formako eraztuna, hauskorra, zintzilikarioa, zuria edo txapelaren kolorekoa, nahiko iraunkorra, baina aska daiteke.

Saku bat bezalako bolba, zuria.

Erregistratutako giza heriotza gehien eragin dituen onddoa. Espezie toxikoa da eta ez da jangarria. Udazkenean hariztietan agertu ohi dena. Karlos VII.a enperadorea eta Klaudio enperadore erromatarra bezalako pertsonaiak perretxiko hau jateagatik hil zirela uste da.[2]

Toxikotasuna[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Heriotzaren onddoa ongi ezagutzen den onddo pozoitsua eta hilgarria da, kosta ahala kosta sahiestu beharrekoa. Amatoxina izeneko konposatu toxiko arriskutsuak ditu. Intoxikazioaren lehen sintomak ondoez gastrointestinalak dira, ondoren, giltzurrun eta gibel gutxiegitasuna eta tratamendurik gabe, intoxikazioak heriotza eragin dezake.

Onddo toxiko hauek gizakiek kontsumitu ohi dituzten hainbat jangarrien antzekoak dira, eta horrek intoxikazio arriskua areagotzen du.

Hiltzaile berde multzoa

Amatoxinak, onddo hauetan dauden toxinak, termoegonkorrak dira: beroak eragindako aldaketei aurre egiten diete, beraz, efektu toxikoak ez dira beroarekin murrizten.

Onddo pozoitsuenetako bat da. Uste da onddo baten erdiak bakarrik, gizaki heldu bat hiltzeko adina toxina duela.[3]

Sasoia eta lekua[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Amanita phalloides zuhaitzen sustraietan eta inguruko lurrean hazten da; batez ere udazkenean garatzen da, baso mota guztietan, baina bereziki ugaria da Quercus espezietako basoetan (arteak, artelatzak eta haritzak). Bakarrik edo talde txikietan. Udazkeneko espeziea da, baina ez da harritzekoa uda amaieratik azaro amaiera arte agertzen ikustea.

Europa osoan, Amerikan eta Asiako zati batean ateratzen da.[4]

Nahasmen arriskua[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kapelaren kolorearen arabera, Russula virescens eta Tricholoma sejunctum perretxikoekin nahas daiteke, baina ez daukate ez bolbarik eta ez eraztunik.

Intoxikazioak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

1._ Gredos-mendilerroko haraneko Cuevas del Valle herrian, perretxiko zale arruntek, gurasoek eta aitona-amonek jan zituzten perretxikoak jaten zituzten, aurrekoen ohitura jarraiki, eta denetarik jaten zuten “euskaldunen” teknika berriaz mesfidati ziren, baina azken batean, halako inbidia bat zuten, eta herrikide migrarien pare jarri nahi zuten, eta lehen urratsak ematen hasi ziren, nahiz eta okerrak izan, 1984an Rufino eta Eulogio Rodriguez Gonzalez anaiei gertatu zitzaien bezala.

Amanita phalloides edo hiltzaile berdea

Beraiek kontatzen dute: “Begira Eulogio, euskaldunek eraztundun perretxiko denak jaten dituzte” “ zergaitik hainbeste burugogorkeri eta mesfidantza, probatuko ditugu gaztainondo zaharraren ondoan atera diren perretxiko eder hauek? Esan eta egin, aukeratutako hiru ale saskian sartu zituzten, bolba eta eraztun ikusgarriekin eta kapelan oliba berde kolore ikaragarriekin. Amak prestatu egin zien eta oso gustura jan zituzten, jan eta 9 ordura hasi ziren sintomak. Rufinok ez zuen zalantzarik izan: Perretxikoak izan dira! 48 ordura Rufinok perretxiko zati bat botatzen du eta papera berdez zikintzen du. Medikuen zalaparta ikaragarria da. ZIUn 5 egun ematen dituzte etengabe dialisian, mirariz baina hobetu egiten dira. Pixkanaka, beren perretxiko tradizionaletara itzuli ziren, gurasoek eta aitona-amonek jan zituztenetara, inolako arriskurik gabe.[5]

Banaketa-eremua[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Europa, Ipar Afrika, Mendebaldeko Asia. Ipar amerikan, Ekialdeko eta Hegoaldeko Afrikan, Hego Amerikan, Australian eta Zeelanda Berrian sartua

Etimologia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Amanita grekotik dator eta Zilizia eta Siria arteko mendiari egiten dio erreferentzia, han oso ugariak ziren eta. Grezieraz beste esanahi bat ere badu, perretxikoa, kontzeptu orokor gisa.

Phalloides ere grekotik dator eta bere garapenaren lehen zikloetan duten forma falikoari dagokio.[6]

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. Euskal Herriko perretxiko eta onddoak, Fernado Pedro Pérez, 2013, 2014, 2017, Kultura Saila, Eusko Jaurlaritza
    Bizkaiko Perretxiko eta Onddoak, Fernando Pedro Pérez, 2012ko Abendua, A.D.E.V.E, Argazkiak:Fernando Pedro Pérez, Maite Legarra, Xabier Leizaola, Jon Urkijo, Nerea Aurtenetxe.
  2. (Gaztelaniaz) Bon, Marcel. (1988). Guia de Campo de los hongos de europa. Ediciones Omega, S. A. Barcelona,, 298 or. ISBN 282-0865-4...
  3. (Gaztelaniaz) Cetto, Bruno. (1987). Guia de los hongos de Europa. Ediciones Omega, S. A. Barcelona, 97 or. ISBN 84-282-0253-6, 84-282-0538-8..
  4. (Gaztelaniaz) Mendaza, Ramon, Diaz, Guillermo. (1987). Guia fotografica y descriptiva 800 especies a todo color. Iberduero, 170 or. ISBN 84-404-0530-8..
  5. (Gaztelaniaz) Mendoza Rincon, Diaz Montoya. (1985). Las setas en la naturaleza. Artrs Graficas Elkar. S. Coop. Iberdrola, 519 or. ISBN 84-605-0792-0..
  6. (Gaztelaniaz) Lotina, Roberto. (1985). Mil setas ibericas. Diputación Foral de Vizcaya, 170 or. ISBN 84-505-1806-7..

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]