Coprinopsis martinii

Wikipedia, Entziklopedia askea
Coprinopsis martinii
Sailkapen zientifikoa
ErreinuaFungi
KlaseaAgaricomycetes
OrdenaAgaricales
FamiliaPsathyrellaceae
GeneroaCoprinopsis
Espeziea Coprinopsis martinii

Coprinopsis martinii Psathyrellaceae familiako onddoa da. [1] Jangarritasuna ez dago argi. Nolanahi ere, oso aurkikuntza bitxiak dira, eta hobe da uztea beste batzuek ikus eta goza dezaten.

Sinonimoak: Coprinus martinii, Coprinellus martinii.

Deskribapena[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kapela: 5 eta 10 (20) mm bitarteko zabalerakoa, erdiesferiko-oboidea gaztea denean, geroago 30 mm-ra ere heltzen da koniko-kanpai formarekin, ertza gorantz begira duela. Azala erradialki ildaskatua, grisa, gaztetan errezel zatiz estalia, ondoren glabroa. Errezel irintsua, pikortsua edo flokosua.

Orriak: Grisak, laster beltzak, ertza ziliatua, zuria.

Hanka: 30 eta 60 mm bitarteko garaierakoa eta 1 eta 2 mm bitarteko lodierakoa, zilindrikoa, zurixka, glabroa, oinarria klabiforme samarra, tomentu zuriarekin.

Haragia: Mintzezkoa eta grisa. Zehaztugabeko usain eta zaporearekin.[2]

Etimologia: Coprinus hitza grezieratik dator, "coprinus" hitzetik, eta simaurrari dagokiona, simaurretan hazten dena, esan nahi du. Martinii epitetoak Gerorge Willard Martin (1886-1971) mikologo estatubatuarra ohoratzen du.

Jangarritasuna[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Ez da jangarria.

Nahasketa arriskua[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Antzeko beste espezie batzuk daude, eta bereizteko, normalean, karaktere makroskopikoak eta mikroskopikoak ondo aztertu behar izaten dira.

Sasoia eta lekua[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Udaberritik udazkenera. Bakartia edo taldekoia, larre pobreetan ihi txikien zelaietan, Catex, Scopus, edo Juncus-en hondarretan, mendi alpinoetan. Lurzoru azidoetan

Banaketa eremua[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Alaska, Europa , Islandia, Hegoaldeko Sandwichak, Svalbard.

Espeziearen egoera[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Aranzadi Elkartearen arabera, Coprinopsis martinii desagertzeko arriskuan dauden onddoen eusko-kantauriar Zerrenda Gorrian dago.[3] Azken urteotan mikologia adituek onddo batzuen beherakada kuantitatibo eta kualitatibo handia egon dela ohartarazi dute. Adituen esanetan, egoera honek hainbat eragile ditu, tartean klima aldaketa, pestiziden erabilera eta bilketa masiboak.

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. Euskal Herriko perretxiko eta onddoak, 2013, 2014, 2016, 2017, Fernando Pedro Pérez, Kultura Saila, Eusko Jaurlaritza  •   Bizkaiko Perretxiko eta Onddoak, A.D.E.V.E., 2012  •   Euskalnatura  •   Euskal Herriko Onddoak. 5 tomos, Luis García Bona, Kriselv, 1987  •   Catálogo micológico del País Vasco, Aeranzadi, 1973  •   Mendizalearen Hiztegia [mikologia], Ostadar Mendi Taldea.
  2. (Gaztelaniaz) Velazquez José Ignacio. Banco de setas, catalogo micológico.
  3. Zerrenda Gorria, Aranzadi Zientzia Elkartea

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]