Podoscypha multizonata

Wikipedia, Entziklopedia askea
Podoscypha multizonata
Sailkapen zientifikoa
ErreinuaFungi
KlaseaAgaricomycetes
OrdenaPolyporales
FamiliaMeruliaceae
GeneroaPodoscypha
Espeziea Podoscypha multizonata
Pat., 1928

Podoscypha multizonata Meruliaceae familiako onddo espezie bat da.[1]

Deskribapena[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kapela: 2 eta 12 cm bitarteko zabalerakoa, lore edo arrosa itxurakoa, ertz oso irregularrarekin, zenbait lobulu mehek osatua, larrukarak, arrexka kolorekoa edo marroia, gutxi-asko iluna, eta oinarri komun batean elkartzen diren zerrenda nabarmenagoekin,

Himenoforoa: Leuna edo saihets finekin luzetarako tolesez osatua. Marroi-gris kolorekoa, gutxi-asko iluna.

Haragia: Trinkotasun kartilaginosokoa eguraldi hezean, eta larrukara lehorra dagoenean, haritsua, gogorra, zaila eta adreilu zurbil kolorekoa, zapore mikatza eta usain fungikoa, baina gozoa.[2]

Etimologia: Multizonata epitetoa zonadura asko dituelako du.

Jangarritasuna[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Ez da jangarria eta babestu egin behar da.

Nahasketa arriskua[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Thelephora terrestris delakoarekin nahas daiteke, hau txikiagoa da eta koniferoen basoetan ateratzen da. Espezie termofiloa da, penintsularen hegoaldean ikusi da.

Sasoia eta lekua[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Udazkenean eta neguaren hasieran. Hostozabalen basoetako lurzoruan hazten da.

Banaketa eremua[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Ameriketako Estatu Batuak, Europa, Errusia.

Espeziearen egoera[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Aranzadi Elkartearen arabera, Podoscypha multizonata desagertzeko arriskuan dauden onddoen eusko-kantauriar Zerrenda Gorrian dago.[3] Azken urteotan mikologia adituek onddo batzuen beherakada kuantitatibo eta kualitatibo handia egon dela ohartarazi dute. Adituen esanetan, egoera honek hainbat eragile ditu, tartean klima aldaketa, pestiziden erabilera eta bilketa masiboak.

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. Euskal Herriko perretxiko eta onddoak, 2013, 2014, 2016, 2017, Fernando Pedro Pérez, Kultura Saila, Eusko Jaurlaritza  •   Bizkaiko Perretxiko eta Onddoak, A.D.E.V.E., 2012  •   Euskalnatura  •   Euskal Herriko Onddoak. 5 tomos, Luis García Bona, Kriselv, 1987  •   Catálogo micológico del País Vasco, Aeranzadi, 1973  •   Mendizalearen Hiztegia [mikologia], Ostadar Mendi Taldea.
  2. (Gaztelaniaz) Cuña Fernandez Avelino. (2023). Avelinosetas.info.
  3. Zerrenda Gorria, Aranzadi Zientzia Elkartea

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]