Verpa bohemica

Wikipedia, Entziklopedia askea
Verpa bohemica
Sailkapen zientifikoa
ErreinuaFungi
KlaseaPezizomycetes
OrdenaPezizales
FamiliaMorchellaceae
GeneroaVerpa
Espeziea Verpa bohemica
Mikologia
 
himenio leuna
 
txapel ganbila
 
hanka biluzik dago
 
espora horiak dauzka
 
saprobioa da
 
jangarria da

Oharra: ez fidatu soilik orri honetan ematen diren datuez perretxiko bat identifikatzeko orduan. Inolako zalantzarik izanez gero, kontsultatu aditu batekin.

Verpa bohemica Morchellaceae familiako onddo espezie bat da[1] Ez da gomendatzen jatea, babestu beharreko espeziea da, bakana baita.

Sinonimoa: Ptychoverpa bohemica.

Deskribapena[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kapela: 5 eta 20 cm bitarteko garaierakoa, 2 eta 5 cm bitarteko garaierako kapela eta diametroa berriz oinaren lodieraren araberakoa izaten da, goialdean titare bat bezala bat egiten du oinarekin. Kanpoko azala marroi-horixka kolorekoa edo marroi-okre antzekoa eta luzetarako saihetsak ditu, izurtuak, irregularrak, barnealde leuna duten gelaxka estuak eta luzangak osatuz, zuri-krema kolorekoa.

Hanka: Zilindrikoa, 5 eta 12 (20) cm bitarteko garaierakoa eta 3 eta 6 (9) cm bitarteko lodierakoa, solidoa, gero barnehutsa, pixka bat sabelduna oinarrian, gainazal leuna, zetaduna; zuritik okre kolorera doana eta goialdean sare zurixka batekin. Barnealdea kotoi itxurakoa eta zurixka.

Haragia: Hauskorra, zurixka; hautemanezineko usaina du eta zapore gozoa.[2]

Etimologia: Bohemia epitetoa, latinetik dator, "bohemicus" hitzetik, Bohemiatik, Europako Erdialdeko eskualde batetik.

Jangarritasuna[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Jateko bikaina, baldin eta asko egosten bada.[3]

Nahasketa arriskua[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Morchella hybrida delakoarekin nahas daiteke, honek kapela konikoa du.

Sasoia eta lekua[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Udaberrian hazten da, makaldietan edo ibaitik hurbil dauden beste zuhaitz batzuen azpian agertzen da.[4]

Banaketa eremua[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Ipar Amerika, Europa. Asia.

Espeziearen egoera[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Aranzadi Elkartearen arabera, Verpa bohemica desagertzeko arriskuan dauden onddoen eusko-kantauriar Zerrenda Gorrian dago.[5] Azken urteotan mikologia adituek onddo batzuen beherakada kuantitatibo eta kualitatibo handia egon dela ohartarazi dute. Adituen esanetan, egoera honek hainbat eragile ditu, tartean klima aldaketa, pestiziden erabilera eta bilketa masiboak.

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. Euskal Herriko perretxiko eta onddoak, 2013, 2014, 2016, 2017, Fernando Pedro Pérez, Kultura Saila, Eusko Jaurlaritza  •   Bizkaiko Perretxiko eta Onddoak, A.D.E.V.E., 2012  •   Euskalnatura  •   Euskal Herriko Onddoak. 5 tomos, Luis García Bona, Kriselv, 1987  •   Catálogo micológico del País Vasco, Aeranzadi, 1973  •   Mendizalearen Hiztegia [mikologia], Ostadar Mendi Taldea.
  2. (Gaztelaniaz) Palacios Quintano Daniel. (2014). Disfrutando con las setas. Leitzaran, Grafikak S.L. Andoain, Gipuzkoa, 544 or. ISBN 978-84-617-0196-4..
  3. (Gaztelaniaz) Lotina, Roberto. (1985). Mil setas ibericas. Diputacion foral de vizcaya, 478 or. ISBN 84-505-1806-7..
  4. (Gaztelaniaz) Cetto, Bruno. (1987). Guia de los hongos de Europa. Ediciones Omega, S. A. Barcelona, 657 or. ISBN 84-282-0540-X (T. 2). ISBN: 84-282-0538-8 (O.C.)..
  5. Zerrenda Gorria, Aranzadi Zientzia Elkartea

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]