Edukira joan

Peziza ammophila

Wikipedia, Entziklopedia askea
Peziza ammophila
Sailkapen zientifikoa
ErreinuaFungi
KlaseaPezizomycetes
OrdenaPezizales
FamiliaPezizaceae
GeneroaPeziza
Espeziea Peziza ammophila

Peziza ammophila Pezizaceae familiako onddo espezie bat da.[1] Ez du balio gastronomikorik. Desagertzeko arriskuan dagoen espeziea, babestu beharrekoa.

Karpoforoa: 2 eta 4 cm bitarteko zabalerakoa eta 1,5 eta 3 cm bitarteko garaierakoa, globo itxurako apotezioa, katilu edo kupiliforme formakoa, heltzen denean ireki egiten da, ertzak izar itxura hartuz

Himenioa: Barrualdea marroi ilun kolorekoa du.

Peridioa: Kanpo-peridioa askoz argiagoa, 5-10 petalo puntazorrotzekin eta atzeraka tolestuta, hondar dezente izaten du itsatsita.

Hanka antzekoa: Erdi inguruan.

Haragia: Oso mehea, hauskorra, usaingabea eta zaporegabea. Espora-jalkin zuria.[2]

Etimologia: Peziza terminoa, grekotik dator, oin txikiko onddoak izendatzen zituen "pezis" hitzetik. Ammophila epitetoak, harea maite duela, esan nahi du

Jangarritasuna

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Ez du balio sukalderako, ondo eginda ez badago urdaileko arazoak ere eragin ditzake. Desagertzeko arriskuan dagoen espeziea da, babestu egin behar da

Nahasketa arriskua

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Sarcosphaera crassa delakoarekin nahas daiteke, hau handiagoa da eta himenio morea du. Geastrum saccatum espeziearekin ere bai, honek ez du erdiko astaputzik.

Sasoia eta lekua

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Erdi lurperatuta kostako dunetako hareetan, mikorriza egiten du Ammophila arenaria gramineoekin. Doñanan eta Portugalen

Banaketa eremua

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Ipar Amerika, Argentina, Txile, Erresuma Batua, Europa, Australia, Hegoafrika, Zeelanda Berria.

Espeziearen egoera

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Aranzadi Elkartearen arabera, Peziza ammophila desagertzeko arriskuan dauden onddoen eusko-kantauriar Zerrenda Gorrian dago.[3] Azken urteotan mikologia adituek onddo batzuen beherakada kuantitatibo eta kualitatibo handia egon dela ohartarazi dute. Adituen esanetan, egoera honek hainbat eragile ditu, tartean klima aldaketa, pestiziden erabilera eta bilketa masiboak.

Erreferentziak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
  1. Euskal Herriko perretxiko eta onddoak, 2013, 2014, 2016, 2017, Fernando Pedro Pérez, Kultura Saila, Eusko Jaurlaritza  •   Bizkaiko Perretxiko eta Onddoak, A.D.E.V.E., 2012  •   Euskalnatura  •   Euskal Herriko Onddoak. 5 tomos, Luis García Bona, Kriselv, 1987  •   Catálogo micológico del País Vasco, Aeranzadi, 1973  •   Mendizalearen Hiztegia [mikologia], Ostadar Mendi Taldea.
  2. (Gaztelaniaz) Ubillos Javier. (2020). Curso de iniciación a la micología, fichas micológicas. Asociacion cultural “Baxauri” Kultur Elkartea Mikologia, Bajauri, Cofradia Vasca de Gastronomia..
  3. Zerrenda Gorria, Aranzadi Zientzia Elkartea

Kanpo estekak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]