Bovista paludosa

Wikipedia, Entziklopedia askea
Bovista paludosa
Iraute egoera

Kaltebera  (IUCN 3.1)
Sailkapen zientifikoa
ErreinuaFungi
KlaseaAgaricomycetes
OrdenaAgaricales
FamiliaAgaricaceae
GeneroaBovista
Espeziea Bovista paludosa
Lév., 1846

Bovista paludosa Agaricaceae familiako onddo espezie bat da. [1]

Deskribapena[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Gorputz emankorra: 40 eta 60 mm bitartekoa, udare formakoa, erremolinatua, mizelioaren hifen hari meheekin oinarrian, bakarrik edo talde txikitan, 13 eta 60 mm bitarteko garaierakoa eta 35 mm arteko zurtoinarekin, udare antzeko formarekin edo (gutxitan) ia globo formakoa, sustrai antzeko nabarmenik gabe.

Exoperidiuma: Haustua, zaiezko gainazala, askotan pitsatua, zurixka, gero zuri-gris kolorekoa, gorputz emankorraren kanpoko hormak, bi geruza ditu: exoperidiuma (kanpoko azaleko geruza), leuna, zuria, gero mehea, zuri-grisaxka.

Endoperidiuma: Mehea, papera bezalakoa, arre-horixkatik marroi ilunera, marroi-beltzakara doan kolorekoa, helduaroan goialdea apurtu egiten da, zulo biribil edo eliptiko irregularra sortuz, esporak sakabanatzen laguntzen du horrek, endoperidiuma (barneko azaleko geruza), papera bezalakoa, hori marroia, marroi-gorrixkatik marroi-beltzaxka-brontzera doan kolorekoa, arraildura apikal batekin irekitzen da, eta, gero, urratu irregularra bihurtzen da.

Gleba: Hasieran zuria, gero oliba-horia, eta azkenik, heldutasunera iristean espora hautsa eta buru azala oliba-marroi kolorekoa. Haizeak eta euri tantek eragiten dute esporen sakabanaketa.

Subgleba (ehun mamitsua zurtoinean): Egitura homogeneoa eta trinkoa, hutsune edo barrunberik gabea, karpoforoaren erdia baino gehiago garatua, lurzoruaren kolorekoa.[2]

Etimologia: Bovista terminoa buff-fist-etik dator, hau da, Vesciako dialekto alemaniarretik. Paludosa epitetoa latinetik dator, zingiratsua, esan nahi duen, "paludosus" hitzetik. Lur zingiratsuetan hazten dela.

Jangarritasuna[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Gaztetan jan daiteke, baina txikiegia da sukaldaritzan balioa izateko.

Sasoia eta lekua[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Larre alpinoetan. Zingiradun eremu zingiratsuetan.

Banaketa eremua[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Europa, Errusia, Kazakhstan, Txina.

Espeziearen egoera[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Aranzadi Elkartearen arabera, Bovista paludosa desagertzeko arriskuan dauden onddoen eusko-kantauriar Zerrenda Gorrian dago.[3] Azken urteotan mikologia adituek onddo batzuen beherakada kuantitatibo eta kualitatibo handia egon dela ohartarazi dute. Adituen esanetan, egoera honek hainbat eragile ditu, tartean klima aldaketa, pestiziden erabilera eta bilketa masiboak.

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. Euskal Herriko perretxiko eta onddoak, 2013, 2014, 2016, 2017, Fernando Pedro Pérez, Kultura Saila, Eusko Jaurlaritza  •   Bizkaiko Perretxiko eta Onddoak, A.D.E.V.E., 2012  •   Euskalnatura  •   Euskal Herriko Onddoak. 5 tomos, Luis García Bona, Kriselv, 1987  •   Catálogo micológico del País Vasco, Aeranzadi, 1973  •   Mendizalearen Hiztegia [mikologia], Ostadar Mendi Taldea.
  2. (Gaztelaniaz) Cuña Fernandez Avelino. (2023). Avelinosetas.info.
  3. Zerrenda Gorria, Aranzadi Zientzia Elkartea

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]