Cantharellus ianthinoxanthus

Wikipedia, Entziklopedia askea
Cantharellus ianthinoxanthus
Sailkapen zientifikoa
ErreinuaFungi
KlaseaAgaricomycetes
OrdenaCantharellales
FamiliaCantharellaceae
GeneroaCantharellus
Espeziea Cantharellus ianthinoxanthus
Kühner, 1947

Cantharellus ianthinoxanthus Cantharellaceae familiako onddoa da. [1] Jateko ona. Cantharellus melanoxeros eta Cantharellus cibarius bezala.

Sinonimoa: Craterellus ianthinoxanthus, Cantharellus cibarius var.iIanthinoxanthus, Cantharellus ciliatus, Cantharellus melanoxerus, Craterellus incarnatus.

Deskribapena[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kapela: 2 eta 4 cm bitarteko diametrokoa, globo-itxurakotik laura, uhindu-bihurgunetsua, ertza pixka bat biribildua. Azala horixka, tindu lilekin, zahartzean ez da belzten.

Himenioa: Tolestura irregularrak, izurtuak, anastomosatuak (itsatsita), dekurrenteak.

Orri dekurrenteak: Hanka ukitzeaz gain beherantz jarraitzen duten orriak.

Hanka: Konikoa, betea, zurixkatik arrosa-lilara doazen kolorekoa.

Haragia: Kapelarena zurixka, ez da belzten. Usain ahula eta zapore leuna.[2]

Etimologia: Craterellus hitza latinetik eta grekotik dator, hau da, katilu txikitik.

Jangarritasuna[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Jangarri ona.

Nahasketa arriskua[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Cantharellus melanoxeros delakoa, garai batean espezie berdina zela uste zen, baina ez da hala, zahartzean edo ukitzean belzteko joera baitu, eta, gainera, espora desberdinak ditu. Cantharellus var. amethysteus espezieak, orban lilak izaten ditu kapelan, eta himenioan tolestura horiak.

Sasoia eta lekua[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Udan eta udazkenean. Taldeka ateratzen da. Hostozabalen eta baso mistoen basoetako lurrean.

Banaketa eremua[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Euskal Herria, Kantabria, Frantzia, Alpeetako eremua, Eslovenia, Austria, Alemania.

Espeziearen egoera[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Aranzadi Elkartearen arabera, Cantharellus ianthinoxanthus desagertzeko arriskuan dauden onddoen eusko-kantauriar Zerrenda Gorrian dago.[3] Azken urteotan mikologia adituek onddo batzuen beherakada kuantitatibo eta kualitatibo handia egon dela ohartarazi dute. Adituen esanetan, egoera honek hainbat eragile ditu, tartean klima aldaketa, pestiziden erabilera eta bilketa masiboak.

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. Euskal Herriko perretxiko eta onddoak, 2013, 2014, 2016, 2017, Fernando Pedro Pérez, Kultura Saila, Eusko Jaurlaritza  •   Bizkaiko Perretxiko eta Onddoak, A.D.E.V.E., 2012  •   Euskalnatura  •   Euskal Herriko Onddoak. 5 tomos, Luis García Bona, Kriselv, 1987  •   Catálogo micológico del País Vasco, Aeranzadi, 1973  •   Mendizalearen Hiztegia [mikologia], Ostadar Mendi Taldea.
  2. (Gaztelaniaz) Ubillos Javier. (2020). Curso de iniciación a la micología, fichas micológicas. Asociacion cultural “Baxauri” Kultur Elkartea Mikologia, Bajauri, Cofradia Vasca de Gastronomia.
  3. Zerrenda Gorria, Aranzadi Zientzia Elkartea

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]