Hiltzaile konkordun

Wikipedia, Entziklopedia askea
Amanita virosa» orritik birbideratua)
Hiltzaile konkorduna
Destroying Angel 02.jpg
Sailkapen zientifikoa
ErreinuaFungi
KlaseaAgaricomycetes
OrdenaAgaricales
FamiliaAmanitaceae
GeneroaAmanita
Espeziea Amanita virosa
Bertill., 1866
Mikologia
Gills icon.png 
orriak himenioan
Convex cap icon.svg 
txapel ganbila
Free gills icon2.svg 
himenioa askea da
Ring and volva stipe icon.png 
hankak eraztuna eta bolba dauzka
White spore print icon.png 
espora zuriak dauzka
Mycorrhizal ecology icon.png 
mikorrizak eratzen ditu
Hazard T.svg 
hilgarria da

Oharra: ez fidatu soilik orri honetan ematen diren datuez perretxiko bat identifikatzeko orduan. Inolako zalantzarik izanez gero, kontsultatu aditu batekin.

Hiltzaile konkorduna (Amanita virosa) onddo espezie bat da.

Amanita virosa

Amanita verna, Amanita phalloides eta Amanita phalloides alba-rekin batera, Amanita hilgarrien laukotea osatzen dute.

Deskribapena[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kapela: 4 eta 10 cm. arteko diametrokoa, kolore zuri garbikoa, haragi gutxikoa, Amanita verna baino globo itxura gutxiagokoa, gero gutxi-asko koniko punta-zorrotza edo kanpai-formakoa, azkenean, ia zabaldua titi batekin edo kanpai formarekin, beti kontserbatzen du forma hau.

Orriak: Zuriak, estu, pixkanaka estutzen diren orritxoekin, bat-batean moztu gabe.

Hanka: Liraina, 8-15 x 1-2 cm-koa, zuria, gainazala erabat zuntzezkoa eta iletsua, muinduna.

Hiltzaile konkordun

Bolba zabala, zuria, mintzezkoa. Eraztun zuria eta mintzezkoa.

Haragia: Mehea, zuria; usain ahula eta desatsegina, zapore birosoa. Sosa kaustika-rekin horitu egiten da.[1]

Etimologia: Amanita grekotik dator eta Zilizia eta Siria arteko mendiari egiten dio erreferentzia, han oso ugariak ziren eta. Grezieraz beste esanahi bat ere badu, perretxikoa kontzeptu orokor gisa. Virosa epitetoa berriz latinetik dator, virosus-etik, usain gogorrekoa, kirats usaina, desatsegina.

Toxikotasuna[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Hil egiten du. Amanita phalloides eta Amanita verna-k bezala, ale bakar batek pertsona bat hil dezake.[2]

Nahasketa arriskua[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Beste Amanita zuri batzuekin nahas gaitezke, amanita verna-rekin bezala. Baita Psalliota zuri batzuekin ere, hauek orriak arrosa antzekoak dituzte eta gero marroi ilunera pasatzen dira, eta Lepiota naucina-rekin, hau erabat zuria da, eraztuna dauka eta ez du bolbarik.[3]

Oharra: Arreta handia jarri bolbari, oso lurperatuta egon ohi da eta.

Sasoia eta lekua[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Udan eta udazkenaren hasieran, hostoerorkorren basoetan, arraroa, baina ugaria hazten den lekuetan.[4]

Banaketa eremua: Ipar Amerika, Europa, Erdialdeko Amerika, Asiako iparraldea.

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. (Gaztelaniaz) Mendaza, Ramon, Diaz, Guillermo. (1987). Guia fotografica y descriptiva 800 especies a todo color. Iberduero, 314 or. ISBN 84-404-0530-8..
  2. (Gaztelaniaz) Lotina, Roberto. (1985). Mil setas ibericas. Diputacion foral de vizcaya, 171 or. ISBN 84-505-1806-7..
  3. (Gaztelaniaz) Cetto, Bruno. (1987). Guia de los hongos de Europa. Ediciones Omega, S. A. Barcelona, 101 or. ISBN 84-282-0253-6 (T.I). ISBN: 84-282-0538-8 (O.C.)..
  4. (Gaztelaniaz) Palacios Quintano Daniel. (2014). Disfrutando con las setas. Leitzaran, Grafikak S.L. Andoain, Gipuzkoa, 296 or. ISBN 978-84-617-0196-4..

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]